menu Inicio
Blog

Elorrioko Erreka kalean

Rafa | abril 2, 2013

cantando-bajo-la-lluvia

Beti ez da behar santutegian fijatzerik jai batzuk ospatzeko, horrela egin dute Elorrioko tabernariak eta auzokoak, aurten ere «Erreka kaleko Jaiak» antolatuz.

Aste honetan beraz, erromeriaz gozatu nahi baduzue, Luhartz taldekoak han egongo gara aurten 28 urte betetzen dituzten jai hauek girotzen zuen laguntzarekin.

Pasaden urtean gogoak bazeuden dantzarako nahiz eta eguraldiak ez lagundu.Benetan ikaratuta gelditu ginen euskal gazteriak  daukan indarrarekin. Mela-mela eginda han jarraitzen zuten, banango zein fandango, baltseoan,  korroan.

Erreka kaleko jaiak zirela orduan konturatu ginen, euria barra-barra egiten zuen, erreka kaleko jaiak, izen aproposa….

Erromeria amaitu eta gero,  taldekoak ez genuen beste ezertaz hitz egiten. Zeuen osasunagatik kezkatu ginen bai!! :-)Baina ez  urik ez surik ez dago zeuek gelditzerik.

Egia da kurtsoaren azken txanpa honetan gogor eta fin ibiltzeko ez dagoela dantzaldi batzuk bota baino ezer hoberik, aste santuko oporrei agur esan umoretsu, euskal musikaz inguraturik!!!

Horregaitik zuei danoi ,pasaden urtean euritan egon zinetenoi, eguraldi bikaina datorrela larunbaterako informatu nahi dizuet, eta betiko moduan agertokian egongo garela zuen zain.Eguraldi txarra suertatzen bada zaparradei aurre egingo diogu, euskal erromeriaren indarrarekin, erromeriaz blai!!!

 

Escrito por Rafa

Comentarios

Esta publicación tiene actualmente 6 comentarios

  1. Miren, Zuriñe, Maitane eta kuadrilla

    abril 3, 2013, (8:10 am)

    Aupa Luhartz!
    Elorrion ikusiko gara. Kuadrilla osoa goaz.
    Gora Euskal erromeriak eta gora DURANGO !!!!
    Muxus danori !!!!!

  2. Eneko Azkarreta

    abril 3, 2013, (9:12 am)

    Ese guitarra !!
    Ze ordutan hasten da erromerixe?
    Zuen azkenengo pua arrebari emon neutzon. Badekozue baten bat geiau? Eskerrik asko

  3. Eneko Azkarreta

    abril 4, 2013, (10:45 am)

    Hor doa egunkaritik ataratako Elorrixoko «Erreka kaleko» JAIXEN PROGRAMA:

    «… El programa dará comienzo a las once de la noche del viernes con el concierto a cargo del grupo Itziarren semeak eta Pixontxis en la plaza. A partir de las doce la música se trasladará al gaztetxe, donde se ha programado un concierto de música electrónica»

    «… La jornada del sábado comenzará a las cinco de la tarde con partidos de pelota en el frontón y continuará con la actuación en la plaza a cargo del grupo LUHARTZ a las ocho de la tarde y posteriormente, a las once y media de la noche.
    … a partir de las diez y media de la noche, Sermond´s presentará su nuevo disco en el gaztetxe, donde también subirán al escenario AZDZ. Al mismo tiempo, en el bar Ateneo sonará Makal DJ Boom y Shaka Laka. Las fiestas concluirán el domingo con la feria del trueque a lo largo de la mañana y Euskal Dantza a partir de las cinco en Erreka Kalea.»

    Ondo izan!!

Deja un comentario






play_arrow skip_previous skip_next volume_down
playlist_play