menu Inicio
Blog

TRONPERRI EGUNA

Rafa | noviembre 26, 2015

Horrela direlako Tronperri taldeko  dantzariak,  eurek erabaki dute euren eguna ospatzea eta zergatik euki behar arrazoi zehatz bat??

Hainbeste urte buru belarri  igaro ondoren  euren alarde, erromeri eta ekitaldietan , zuekin eta danokin ospatu nahi dutelako Tronperri dantza taldeak sapatu arratsaldeko eguna. Tronperri dantza taldeak pasaden urtean bete zuen bere urteurrena eta aurten ere badauka zer ospatu!!!Dantzan murgilduta jarraitzen dutelako eta euskal kultura babesten eta defenditzen dutelako, bihar ospakizun galanta egongo da.

Zelan ospatu dantza talde batek bere eguna?? Ba euskal musika eta erromeriarekin noski!Bihar eurekin eta euren zaletasuna gustora badaukazu  Plateruena Kafe Antzokian egongo gara arratsaldeko saioan 17:00ak aldera. Betiko moduan zuek dantza eta guk musika .

Gora euskal erromeria, Tronperri dantza taldea eta euskal dantzariak!!Zuek barik erromeria ezin hain bizirik mantendu!!!

Escrito por Rafa

Comentarios

Esta publicación actualmente no tiene comentarios.

Deja un comentario






play_arrow skip_previous skip_next volume_down
playlist_play