menu Inicio

KANPOMARTXO Erandiogoikoa

El evento

 

Luhartz 2015 Kanpomartxo jaian (Erandiogoikoa)

kanpomartxo 2015

http://www.berbots.eus

Jatorriz, Inauteri edo Aratuzte aurreko domekan familiak, herriko taldeak… joan ohi ziren mendira edo landa batera eta han alkarregaz sua egin eta bazkaldu egiten zuten. Gure Kanpomartxo gaurkotuan, ohitura hori birmoldatu egin dugu inguruko euskaldunak biltzeko deia eginez eta, bazkaria egiteari eta bazkaltzeari ez ezik, musika eta dantzari ere leku berezia eskaintzen diegu, erromeria antolatuta. Bada, hainbat hamarkadatan galduta egon ostean, Berbots Erandion Euskaraz elkarteak 1994.urtean berreskuratu zuen. Ordutik hona, udalerriko txoko ezberdinetan egin dugu ospakizuna, urterik urte tokia txandakatuta.

Kanpomartxo egunean, euskara, kultura eta Erandioko herria egin nahi ditugu protagonista; hiru osagai horiek elkarlanean uztartzeak ematen dio gure Kanpomartxori berezitasuna eta aberastasuna. Kanpomartxo egunaren ezaugarri nagusia lankidetza da, Erandioko elkarteen eta norbanakoen arteko lankidetza. Euskal kultura sustatu eta euskaraz bizi nahi duten erandioztarrek tokia dute Kanpomartxoren antolakuntzan eta ekintzetan; hauek dira gure helburuak:

– Euskaldun eta euskaltzaleen bilgune izatea
– Euskara eta euskaltasuna giro atseginarekin uztartzea
– Herriko elkarteen arteko harreman sarea sendotzea
– Kanpomartxo eguna herriko jende askoren agendan sartzea
– Berbots herriko euskalgintzaren erreferente izatea
– Kanpomartxo egunak erdaldun askorentzat ere bere xarma izatea

 

LHRTZ Erromeria





  • cover play_circle_filled

    01. Mendiganeko edurrak
    luhartz

  • cover play_circle_filled

    02. Nº52
    luhartz

  • cover play_circle_filled

    03. Apostopluak aingeruakin
    luhartz

  • cover play_circle_filled

    04. Mendigoixaleen askatasunaz
    luhartz

  • cover play_circle_filled

    05. Elantxobetarra naiz
    luhartz

  • cover play_circle_filled

    06. Gabon gabeko buruko minak
    luhartz

  • cover play_circle_filled

    07. Idahoiko artzaiñan bixia
    luhartz

  • cover play_circle_filled

    08. Mozkorra harrapatzen dok edanez gero
    luhartz

  • cover play_circle_filled

    09. Al Berro
    luhartz

  • cover play_circle_filled

    10. Amerikako gazteak
    luhartz

  • cover play_circle_filled

    11. Neure ama Karmeni
    luhartz

  • cover play_circle_filled

    12. Neure jaiotze-etxea Biderdi
    luhartz

play_arrow skip_previous skip_next volume_down
playlist_play