We are plenty in here Euzkadin eginak
Simon Gandarias, Sam
Ibarrangeluko Biderdi baserrian jaio zen Simon Gandarias 1897ko urriaren 28an.
XX mendearen hasieran, soldadutza egin orduko, Ameriketara joan zen, beste asko bezala. Utah, Nevada, Kalifornia, Idaho eta Oregon aldean eman zuen bizitza. Ofizioz, artzain lehenengo, obrero gero, eta tabernari azkenean. Afizioz, bazuen zaletasun bat lekuz kanpokoa, bertsoak euskaraz egitekoa. Bertsoak idatzi eta kopiatan zabaltzen zituen lagunen artean.
1949ean jaioterrira itzuli zen, gaixorik, eta Elantxoben hil zen 1949-12-9an
emigrante, artzain eta ostalari umil hori. Haren bertso-paper gehienak galdu egin dira, haren aztarnak ezabatu egin dira Far Westeko basamortu eta hirietan, haren memoria ez da gorde sorterrian ere, familiak ere ahazturik zeukan bertsoak egiten zituela.
Joseba Sarrionandiak Simon Sam Gandariasen bizitza eta testuak ikertu ditu,
Manuel Sotaren 1938ko eskuizkribu baten lorratza jarraiturik, eta haren bertsoen bilduma bat argitaratu du: We are plenty in here Euzkadin eginak (Pamiela editoriala, Iruñea, 2025). Guk Sam Gandariasen errekuperazioan kolaboratu dugu, haren hamabi testu geure eran musikatuz.
Ez direla arte-obra handiak beharbada, esaten zaigu liburuan. Ez zela Sam
Gandarias oiloaren txita lako formala izango, eta ez direla testu guztiak politikoki zuzenak. Baina, uste dugu, emigratu behar izan zuen Bizkaiko kostaldeko gazte euskaldun bizimodu gogorraren testigantza garbi eta hunkigarria direla.
Sam Gandariasek idatziak dira, ustekabean, ja herri-abesti ezagun diren batzuk:
Oskorrik kantatzen duen “Idahoko berriak” edota makuezen himnoa den
“Elantxobetarra naiz”.
Sam Gandariasek herriarentzat idatzi zuen, eta guk ere asmo horrekin egin dugu haren testuekin osaturiko bilduma hau, hango eta hemengo euskaldunei poz apur bate emateko.
We are plenty in here Euzkadin eginak
Migrazioaren ahotsa
Luhartz taldeak proposamen berezi eta hunkigarria eskaintzen du:
Simon “Sam” Gandarias (1897–1949) Ibarrangeluko bertsolari migratuaren bizitza, testuak eta paisaia musikalak zuzenean taularatzea.
Sarrionandiak berreskuratutako bertso-paper zaharretan oinarrituta, kontzertu honek musika eta kontaketa uztartzen ditu:
- Bizkaiko kostaldetik Ameriketako basamortuetara.
- Basamortuko bakardadetik euskarazko bertso xume eta ederrak sortzera.
- Artzaintzatik, langile eta ostalari bizimodura.
Guk, Luhartzek, Ameriketako euskal diasporan bizi izandakoa eta Sam Gandariasen ahotsa batzen dira oholtza gainean, memoria kolektiboari leiho bat irekiz.
Emaitza: kontzertu intimoa eta indartsua, emozioz eta istorioz betea.
Nori zuzendua?
- Kultur etxe, auditorium eta aretoentzat
- Udal programazio kulturaletan
- Migrazioa, memoria, bertsolaritza edo euskal diaspora lantzen duten ziklo eta jardunaldietarako
- Ikastetxe edo unibertsitateetan hitzaldi-kontzertu modura
Formatua malgua da, espazio eta behar ezberdinetara egokitu al daitekeena.

