Event

AXPE Jaietan (Atxondo) 2015
20
Jun
2015

AXPE Jaietan (Atxondo) 2015

  • Location:AXPE (Atxondo)
  • Venue:Ekainak 20 (Larunbata)

LUHARTZ Erromeri Taldea AXPEko jaietan.
axpe

www.durangon.com

EGITARAUA:
(J. G. | ATXONDO | 18/06/2015)

Atxondoko Axpe elizateak ostiralean hasiko ditu San Juan jaiak eta, aurten ere, pelota partiduak, gastronomia lehiaketak eta musika ekitaldiak nagusituko dira egitarauan.

Ostiralean, gaueko 22.30ean jarriko badute jaiak iragartzen ditun txopoa, ekitaldiak arratsaldeak hasiko dira pelota partiduekin. 18.30ean Atxondoko gazteen 2015eko esku pelota txapelketa eta iluntzeko 21.30ean Axpeko I. binakako pala txapelketako finalak jokatuko dira. Eguna amaitzeko berakatz-zopa eta txokolate dastaketa eta Etzilimo taldearen erromeria izango dira.

Gazteen mendi irteerarekin abiatuko dira ekitaldiak larunbata goizean eta arratsaldeko 17.00etatik aurrera mus, pil-pilean egindako bakailaoa eta tortilla txapelketak izango dira. Ondoren, jaki horrekin prestatutako herri-afaria hasiko da frontoian eta jarraian kantu-afaria eta LUHARTZen erromeria izango dira.

Umeen eguna ospatuko dute igandean eta 11.30eko meza ostean Atxondoko Andasto dantza taldearen ekitaldia izango da, mus txapelketaren finalak jokatuko dira eta esku pelota partiduak ere iragartzen dituzte.

Asteartean, San Juan bezpera, ohiko sua piztuko dute ilunkeran eta amaieran txokolate dastaketa izango da. Asteazkenean ospatu dute San Juan eta 11.30ean hasiko den meza nagusiaren ondoren igel txapelketa eta herriko jubilatuen luntxa egongo dira. Arratsaldeko 16.30ean abiatuko den briska txapelketarekin amaituko dira aurtengo jaiak.

LHRTZ erromeria 2015.