menu Inicio

BAKIXAko JAIAK 2015

El evento

*******************************************

2015 urtea iritsi…
… eta LUHARTZ taldea MARTXAN HASI DA !!!

*******************************************

Aurton ere, 2015 urteari ongietorria emateko, Elorrioko GAZETA auzoan eta BERRIZko «San Anton» jaietan, jadanik ibili gara, giroa sortzeko eta … berotzeko nahian… 😉

Plaza klasikoen artean, hirugarren bat datorkigu asteburu honetan…:

BAKIXA ko JAIAK !!!     … Hor doa egitaraua:

Urtarrilak 16an eman zaie hasiera Bakixa auzoko jaiei, Donien Atxa altxatzegaz batera: tiro txapelketa, baba-jana, bakailao txapelketa, danborrada, briska txapelketa, Maiztegi dantza taldearen emanaldia, umeentzako jolasak, txokolatada etab izango dira…

Asteartean, San Sebastian egunean, 12:00etan meza santua izango da, eta arratsaldean igel txapelketan lehiatuko dira: Txomin Bedarra trikitilari taldeak girotuko du eguna.

Larunbatean, hilak 24, asto probak ikusi ahalko dira 19:00etan, eta 22:30ean erromeria egongo da LUHARTZ taldearen eskutik, gaua alaitzeko.

Igandean, 12:00etan meza santua egongo da, eta Iurretako koruak abestuko du bertan; Mikel Deuna dantza taldeak saioa eskainiko du gero. Jaiei amaiera emateko, 13:00etan bertsolariak hasiko dira kantuan .

*Jatorria: Anboto.org

LHRTZ erromeria





play_arrow skip_previous skip_next volume_down
playlist_play