menu Inicio

KORRIKA 2015 ERMUAn

El evento

Korrika1

AEK 19. KORRIKA … EUSKAHALDUN !
Urepeletik Bilbora 2015eko martxoaren 19tik 29ra.

LUHARTZ, ERMUA ko plazan.

Zer da Korrika?
Korrika, AEK-k antolatuta, Euskal Herri osoan zehar egiten duen euskararen aldeko lasterketa erraldoia da. Gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea eta gau-eskola zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.
1980an Euskal Herria Oñatitik Bilbora zeharkatu zuen 1. Korrika antolatu zenetik, euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa da. Ordudanik 18 Korrika eta 34 urte igaro dira.

Mezua
2015ko martxoaren 19an hasita, 11 egunez eta gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du hemeretzigarrenez Korrikak. Bi mila kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka korrikalarirekin, gau eta egun gelditu gabe.
Korrika hasi eta amaitu arte, lekukoa pasatzen da eskuz esku eta kilometroz kilometro korrikalarien artean; lekuko horren barruan Korrika helmugara iristean, euskaldun ezagun batek irakurriko duen mezua doa, ordura arte sekretupean gordetzen dena.
Korrika 19k EUSKAHALDUNDU lema du. “Herri hau euskaraz pentsatuko dugu, edo ez da izanen” zioen Amets Arzallusek Korrika 18ren amaieran, Baionan. “Herri hau euskaraz pentsatzen ahal dugu, edo ezin dugu pentsatu”, berretsiko genuke orain: euskahaldundu gaitezen.

koRRIKA3

KORRIKA4





play_arrow skip_previous skip_next volume_down
playlist_play