menu Inicio
Blog

OTXANDIOKO GAZTETXIEN 15.URTEURRENA

Rafa | junio 4, 2016

«Otxandioko gaztetxeak 15 urte egingo ditu aurten, eta urteurrena ospatzeko egun osoko egitaraua prestatu dute ekainaren 4rako. Urteurrenaren harira, joan zen asteburuan postu bat jarri zuten plazan, ateratako materiala saldu eta egitaraua publiko egiteko.

Adin guztietarako egitaraua osatu dute ekainaren 4rako. Haurren txokoa antolatuko dute gaztetxoenei begira. Eguerdiko trikipoteoa bazkari herrikoi batekin amaituko dute. Arratsaldean, koloretsua izango dela dioten kalejiran irtengo dira eta ospakizun eguna musika kontzertuekin amaituko dute.

‘Handitzen handitzen’ leloa aukeratu dute urteurrenerako. Logo berri bat ere badute: lego piezekin osatutako pertsona, oinezean bidea egiten ari dena. Piezarik pieza handitzen joan direla adierazi gura dute, eta etorkizunean ere denen ekarpenak baliotsuak izango direla.” Anboto.org

 

 

Beraz badakizue «Handitzen handitzen» leloarekin Otxandioko geztetxea urteak aurrera!!

Berarekin eta zuokin handitzen da gure jaia eta erromeria….zapaturarte!!

 

 

 

 

Programa Otxandio

 

Escrito por Rafa

Comentarios

Esta publicación actualmente tiene 1 comentario.

Deja un comentario






play_arrow skip_previous skip_next volume_down
playlist_play