
Ugaoko Euskal Astea 2022
Datorren Larunbatean Ugaon izango gara. Eguraldi txarra datorrelako, gure saioa Gernika Enparantzako Frontoian izango da arratsaldeko 19:30-etan. Animatu eta etorri!!
Datorren Larunbatean Ugaon izango gara. Eguraldi txarra datorrelako, gure saioa Gernika Enparantzako Frontoian izango da arratsaldeko 19:30-etan. Animatu eta etorri!!
Datorren Domekan, fomato desberdin batekin gatoz, hirukote bezala kontzertu akustiko batekin. Errepertori aldaketa txiki batekin, beraz, entzun nahi baduzu gonbidapena luzatuta dago. La Despechada tabernan eguerdiko 12t´erdietan. Traña-Matiena (Abadiño)
Aurten, berriz ere, Ermuko plazan zuekin berriro elkartzeko aukera izango dugu. Betidanik guretzako aukera berezia izaten da Ermuan egiten den San Martin Azoka, denboraldiari agur esateko eguna ,eta aukera. Azken aldiko egoera dela eta, aurtengoa berezia izango da, beraz, animatu eta: etorri!!!!
Aurtengo gure proiektu berriarekin denboraldiari amaiera ematen hasiko gara. Datorren ostiralean (Urriak 15) Etxebarriako plazan izango gara. Egun horretarako gonbidatu bereziekin osatutako saioa berezia prestatu dugu: Luhartz taldea + Xabier Saldias (Egan) Patrice Dumora (Akelarre) Alex Sardui (Gatibu) eta beste […]
Aurtengo gure proiektu berriarekin denboraldiari amaiera ematen hasiko gara. Datorren astelehenean Gernikako Lizeo antzokian izango gara. Egun horretarako gonbidatu bereziekin osatutako saioa berezia prestatu dugu: Luhartz taldea + Xabier Saldias (Egan) Jon Urdangarin (Drindots) Patrice Dumora (Akelarre) Alex Sardui (Gatibu) Anima Zaitez eta etorri, ederto baten pasatuko dogu!!!!!! SARRERAK […]
Aurten ere mallabiatarrak kulturaren alde apostu egin dute. Pandemiak jarritako oztopo guztiei aurre egin eta gure proiektu berria aurkezteko aukera izango dugu datorren astelehenean, abuztuak 16, arratsaldeko 20:00etan. Mallabiako herria lan bikaina egiten ari delako kulturaren alde eta kultura plazaratzeagatik , gure eskerrak eman nahi dizkiogu. AGENDA
Badaude auzoak kulturaren alde lan egiteko gogoz, Gerediagako auzoa bezala. Pasaden ostiralean, abuztuak 6ean, erromeria plazatik kultur gunera eraman zuten eta gure eskerrik beroenak emateko aprobetxatu nahi dugu bidalketa hau. Non gogoa han zangoa , nahiz eta jarrita egon! Gora Hamabi Harri Elkartea!!
Durangoko Euskal Jaiak 2021/Luhartz Aurten, Durangoko Udalaren partetik, Durangoko Euskal Jaietan parte hartzeko jasotako gonbidapena aprobetxatuz, gure proiektu berria estreinatuko dugu. Bizitzen ari garen egoera hau dela eta, gure saioa eta gure errepertorioa moldatu behar izan genuen iazko denboraldian. Lan horretan ibili gara buru belarri urte osoan. 80. hamarkadako berbenetan […]
Oroitzearen plazerra Eskerrik asko Durango, joan den urriaren 4an oroitzearen plazerra sentitzeko aukera eman izanagatik. Ahazten genbiltzan hori gogorarazteagatik. Ahazten baigenbiltzan, dibertitzearen garrantzia eta beharra, dibertitzea gauza serioa da eta. Ahazten genbiltzan, gure identitate pertsonalaren parte bat, eszenatoki gainera igotzean zuokin guztiokin lotzen gaituen hori zer den ahazten genbiltzalako. Ahazten […]
Euskararen Eguna 2019 Txaramela Musika Eskolako musika ikasleak, beraien irakasleekin batera, tartean gure abeslari den Aintzanerekin, aintzinako Luhartz taldearen Ene Baitan diskatik hartutako Euskaraz abestiarekin bideo bat grabatuz ospatu zuten Euskararen Eguna. Eskerrik asko eta «Gora musika eta gora Euskera»!! https://txaramela.eus/euskararen-eguna-2019/