menu Inicio
Blog

SAPUHERRI: DURANGO

Rafa | septiembre 12, 2013

Durangokoa zara eta Durango herria maite duzu?

Luhartz taldearentzat Euskal Herriko herririk politenarikoa da eta Luhartz taldeko batzuk ( ea gehienak) Durangokoak edo Durangon bizi garenez herri polit honi omenalditxo bat egitea pentsatu dugu.

 

Sapuherri izena ere eman zaio inoiz Durangori, ez dago oso argi zergatik. Teoria asko daude horretaz. Urak garrantzia handia dauka Durangon (Ur-hango), Ibaizabal eta Mañaria ibaiez gain lur azpiko errekak dituelako. Herrian entzuten den beste kontu bat zera da: balitekeela, egun euritsu batean, Santa Anako arku berezi haren alboan, apoak zerutik jausi izana, euriaren antzera.
Santa Anako arkua aipatu dugu, herriko ikonoetako bat delako. Datorren hilean hasiko diren San Fausto jaietan, arku horren gainera igoko dira Durangoko jaietako pertsonaiak: Patxikotxu eta Pantxika. Leku ona da herriko saltsa guztiak ondo zaintzeko.

Zaila ematen du Durango harresiz inguratutako herrixka moduan irudikatzeak, baina horrelakoa zen hasieran. Sei ate zeuden Durangora sartzeko, eta gaur egun zutunik geratzen den bakarra Santa Anakoa da. Merkatariak ate horretatik sartzen ziren, eta Santa Anako plazan azoka jartzen zuten. Iaz inguruetan indusketak egin zituzten, eta Erdi Aroko harresiaren zati bat topatu zuten, baita XV. mendekoa izan litekeen Santa Ana eliza zaharraren arrastoak ere. Horrez gain, hilobiak, kanpaiak egiteko moldea eta labea, errekaren lehengo kanalizazioak eta txanponak aurkitu zituzten.

Azoka herri

Azoken inguruan bizia egoten da herrietan, eta Durangon ere horrela izan da. Santa Ana plaza eta Andra Mariko elizpea ziren lehen azoka-guneak eta gaur ere herriko gunerik bizienetakoak dira. Santa Anatik Andra Marira alde zaharreko edozein kaletatik jaitsi daiteke. Andra Mariko elizpea zabal-zabala da, egitura berezikoa, bazterretako zutoinak baino ez baititu zutunik mantentzeko. Horrexegatik bihurtu da hainbeste talderentzat biltzeko leku. Elizpeak azoka asko hartu ditu bere historian. 1937ko martxoaren 31n, Durango bonbardatu zutenean, beste eraikin askoren artean Andra Mariko eliza suntsitu zuten eta elizpean momentu hartan azoka zegoen. Hiru hamarkada geroago, Durangoko Liburu eta Disko Azokak elizpe haren babespean eman zituen lehenengo pausuak.

Tronperri

Durangori eman zaion beste izen bat  Tronperri da. Aditu batzuek diote mendietatik adar bidez etorritako abisuei tronpeta antzerako tresnarekin erantzuten zitzaiela Durangotik. Beste teoria baten arabera, XV. mendean, Durangoko heresiek elkarrekin komunikatzeko erabiltzen zuten adarraren antzeko musika tresna. Durangoko heresiaren historia mamitsua da. Kurutzesantu museoan eduki daiteke beraren berri. Museo hori orain dela gutxi arte kalean egon den Kurutziagako gurutzearen ingurukoa da.

Gurutze misteriotsua da Kurutziaga. Herrian ospea eta garrantzia duen arren, inork ez daki nork egin zuen eta zer helbururekin. Adituek hiru funtzio egotzi izan dizkiote: herriko mugetako bat markatzea, Jesukristo gurtzea eta bekaturen bat ordaintzea. Azken teoria hori inkisizio garaiarekin lotzen dute, Durangoko heresiarekin. Anboto inguruan egiten omen ziren akelarreen ehizan etorri ziren inkisidoreak Durangaldeara. Horrez gain, Frai Alonso Mellakok sortutako talde batek elizan legeak ez zirela behar eta eraldaketa baten premia zegoela esaten zuen, eta heresia leporatu eta zigortu zituzten. Sorgin ehizak Durangaldean 100 pertsona inguru zigortu zituen.

 

Bideo honetan Durangoko herritarrak agertzen dira eta lehenagoko kontu eta istorio bitxiak eta ohizkoak kontazten dituzte. Istorio politak, etxeko kontuak, gertakizun pertsonalak, lehenagoko jolasak, ilusio,amodio,  aserreak…azken baten :bizitza.

Luhartz taldekoentzat garrantzitsua da gure  lehenagoko  jakindurak eta istorioak ezagutzea,  gaur egungoak disfrutatu, baloratu, eta mirestu ahal izateko.

Txarto ikusten ditugun gauzak eta portaerak  aldatu eta ondo daudenak hobetu. Hori da Luhartz taldearen bizitzeko lema!!

Guretzat behintzat bideo hau oso aberazgarria izan  da, gure herria hobeto ezagutzeko eta gure herriko biztanleak eta herriak daukan usai hori hobeto usaindu eta ulertzeko. Ea zugan efektu berdina egiten duen, Durangoko Ahotsak:

 

 

Escrito por Rafa

Comentarios

Esta publicación tiene actualmente 5 comentarios

  1. Olatz

    noviembre 28, 2019, (3:14 pm)

    Durango beti bihotzean,nahiz eta bilbon bizi.
    Eskertuko nizueke ea esteka bat bidaliko didazuen «Durango ahotsak» entzuteko gai ez naizelako. Ahotsa ez da ondo entzuten.
    Mila esker

Deja un comentario






  • cover play_circle_filled

    01. Airien
    luhartz

  • cover play_circle_filled

    02. Aniztasunean berdinak
    luhartz

  • cover play_circle_filled

    03. Gaueko
    luhartz

  • cover play_circle_filled

    04. Miña baretu
    luhartz

  • cover play_circle_filled

    05. Zeu zarena
    luhartz

  • cover play_circle_filled

    06. Zutik
    luhartz

play_arrow skip_previous skip_next volume_down
playlist_play