ERROMERIAK
«Erromeria lekurik ospetsuena, dudarik gabe, Urkiola dugu Hego Euskal Herrian. Asko eta oso ezagunak dira bertako San Antoniori egindako koplak, ez zen alferrik izan ezkontidea aurkitu nahi zutenen patroia. Ugariak dira erromeria honetaz egindako kronikak.
Erlijioa zela, edo mozkorkeria, edo erdalkeria, maiz samar ageri da erromeria idazle ezagunen gaietan. Baina interes ideologikoaz gain, erromeriak zer kontatu ugari eskaintzen dio idazle kostunbristari, halako tipismo nahasi bat eta kaleko konbentzioak ahaztutako mundua, norberaren menditartasuna. Eta erromeriak deskribatzen eman dituzte bere lanik onenak zenbait autorek.
Erromeria laikoak ere egin izan ziren, Espainiako II. Errepublikak ekarri zuen askatasun aire berriaren babesean. Eta orduan ageri izan ziren euskaldun/erdaldun bereizketak, nazionalismoa/sozialismoa.
Eta zurrunbilo horretan musika ere: txistua ala trikitixa, dantza garbia ala dantza lohia…»
JA-JAI!
Bilintx, 1868
Bein batian Loyolan
erromeriya zan,
antxen ikusi nuen
neskatxa bat plazan,
txoriya bañan ere
ariñago dantzan,
uraxen bai pollita
an pollitik bazan.
Esan niyon desio
senti nuen gisan,
arekin izketa bat
nai nuela izan;
erantzun ziran ezik
atsegin ar nezan,
adituko zirala
zer nai niyon esan.
Arkitu giñanian
iñor gabe jiran,
koloriak gorritu
arazi zizkiran;
kontatuko dizutet
guztiya segiran
zer esan niyon eta
nola erantzun ziran.
Dama polita zera,
polita guztiz ¡ai!
bañan alare zaude
oraindik ezkon gai,
¡ezkon gaitezen biyok!
¡esan zadazu bai!
¿Ni zurekin ezkondu?
¿ni zurekin? ¡ja jai!
Comentarios
Esta publicación actualmente no tiene comentarios.