menu Inicio
Blog

2014.URTEKO EUSKAL HERRIKO DANTZARI EGUNA OIARTZUN en

Rafa | octubre 17, 2014

EH Dantzari Eguna 2014

2014.URTEKO EUSKAL HERRIKO DANTZARI EGUNA OIARTZUNen

EGITARAUA:

Urriak 23 – Hitzaldia

Gaia: «Euskal baserritarren jantzia – Indumentaria popular vasca»

Ordua: 19.30ak.

Lekua: Udaletxeko Areto nagusia (Oiartzun).

Hizlaria: Ramón Garcia Zabalegi.

Gaur egun, Euskal Herriko hainbat jaietan, «baserritar jantzia» deritzoguna janzten dugu. Azken urteetan, berreskurapen lanak egin dira zentzu honetan, baina oraindik ez-jakitasun handia dago eta akats asko ikusten dira.

Jantziaren berezitasunak azaltzeaz gain, buruko zapiak jartzeko modu egokiak erakutsiko dira, egingo den tailer praktikoaren bidez.

Urriak 25-Dantza plaza

Ordua: 19.00ak.

Lekua: Done eztebe plaza (Oiartzun).

Musikariak: Lartaun Txistulari Taldea.

Aitziber Aiesta eta Fernando Ruiz dantza maisuen gidaritzapean, dantza herrikoiak ikasi eta dantzatzeko aukera izango dute bertara hurbiltzen direnak.

Musika zuzenean izango da, Lartaun Txistulari Taldearen eskutik.

Urriaren 26ean, 2014.urteko Euskal Herriko Dantzari Eguna Oiartzunen

Parte hartu nahi baduzue, izena emateko, egin klik hemen.

11.30etan – Desfilea Oiartzungo kaleetatik

12.00etan – Dantza emanaldia Oiartzungo plazetan (Done Eztebe, Landetxe eta Euskal Herria plazetan). (Dantzen programa ikusteko egin klik HEMEN)

14.30etan – Bazkaria Elizalde herri eskolako frontoian. Hemen dago menua. Eta klikatu hemen bazkariaren erreserba egiteko

17.00etan – Erromeria Luhartz taldearekin

Informazio gehiago … http://DANTZAGUNE.org webgunean

Escrito por Rafa

Comentarios

Esta publicación actualmente no tiene comentarios.

Deja un comentario






play_arrow skip_previous skip_next volume_down
playlist_play