menu Inicio
Blog

AGATE DEUNA

Rafa | febrero 4, 2015

NOR DA SANTA AGEDA EDO AGATE DEUNA?

 

Historiak dio Agate Deuna Sizilian jaio zela 230ean. Diotenez, neska polita omen zen, hori dela eta, Siziliako Quinciano gobernadoreak Agedaren amodioa lortu nahi zuen. Neskatoak, ordea, kristautasunean fede itsua zien eta ez zuen honen proposamena onartu. Erantzuna ez zen Quincianoren gustokoa izan eta kartzelan sartu, eta bertan torturatu egin zuen. Bularrak moztu zizkion eta hil egin zen 21 urte zituela. Hori guztia 251ko otsailaren 5ean gertatu zen. Agate Deuna mendebaldeko lehenengotariko birgina-martiria da.

Kondairak kondaira, euskal kulturaren parte da, eta urtero urtero, otsailak 4an, Santa Ageda Bezpera ospatzen da Euskal Herrian. Ohiturari jarraituz, herri askotan baserritar jantzita eta makilekin ateratzen da kalera, lurrean joaz eta erritmoak markatuz. Euskal Herriko txoko gehienetan ospatzen da egun hau.

Euskal Diasporan ere urtero ospatzeen den ohitura da, adibidez EEBB Boiseko ikastola ere urtero irtetzen da abestera.

Luhartz taldekoak ere nahiz eta ez irten makilekin egun honeri mentzio txiki bat egitea nahi izan dugu eta nahi duenarentzat oraindik Euskal Herriko eta Durangaldeko zenbait auzotan abesteko aukera daukala jakinarazi nahi dizuegu.Har ezazue makilak eta jo ezazue gogor lurraren kontra ia neguko egun edurtsu honetan gure lurra esnatzen den!!!!

 

 

kanta ikastolakoa

Escrito por Rafa

Comentarios

Esta publicación actualmente no tiene comentarios.

Deja un comentario






play_arrow skip_previous skip_next volume_down
playlist_play