ANBOTO 500XZU MAIATZAK 11

Astero astero etxeko buzoian jasotzen dugunean gure Anbotoa benetan irrikitan gaude irakurtzeko….musika agenda,gure inguruan jaiak non ospatzen diren jakin nahian, herritik herriko tartea, elkarrizketa desberdinak (ea norbait ezaguna egiten zaigun…), zorionetako tartea, kultura, kirolak, eritzia……
Luhartz taldea ere sarritan izan gara Anboto orainkarian agertutakoak. Eurek, gure erromeriak non eta noiz izan diren informatu dute, zelan gabiltzan jairik jai, zelako egoera jasaten ari den euskal erromeria, gazteriaren implikazioa plazetan
eta dantza giroaz galdetu eta berri bihurtu dute zuentzat. Horregatik gure partez, lan bikaina egiten ari zaretela esan nahi dizuegu. Duralgaldekoak zuen berriak behar ditugu eta beste hainbeste ale gehiago opa dizuegu, danori esker beteko da.
Anboto Durangaldeko orainkariak 500 ale bete ditu. 500 ale erreportajeak, azken albizteak,elkarrizketak, azken orduko berriak eskeiniz astero ibili dira.
Lan gogor honek ospakizun bat merezi duelako «Anboto Jaia» antolatuko dute maiatzaren 11an.
Ekitaldi ugari egongo dira egun osoan zehar:
Argazki rallya
Dantza saioa Andra Marin
Kantubira alde zaharretik
Bazkaria Plateruenean
Oxabi taldea bazkalostea girotzeko
Luhartz taldekoak ere egongo gara zuek dantza arazteko arratsaldeko 20:00retan.
Azkenin egunari agurra esateko DJ X.Urtiaga egongo da.
500 X ZU zuri esker bete da…Zatoz gurekin ospatzera!!!
Aintzane Uria
mayo 3, 2013, (3:09 pm)
ZORIONAK ANBOTO!!