menu Inicio
Blog

ARAIAKO JAIAK 2013

Rafa | junio 24, 2013

Erromeria edo eta beste musika talde baten jotzeak alde onak eta txarrak ditu,normala denez. Gaur , alde on bat kontatu nahiko nizueke: Euskal Herritik zehar ibiltzea. Bizkaia, Araba, Nafarroa….jendez betetako hiriak, agertoki elegante eta ondo estalitako teloi beltzekin. Behi  edo eta moztu berriko belar usaia nagusi diren xarma handiko auzoak.

Horretariko herri, auzo, txoko, batera iristean,  bertakoak zu itxaroten ari dira,  ongi etorria emateko.Zu bai zara euren jaiak girotuko dituena.

Euskal Herritik bidaiatzean,  erromeria talde bezala,beste alde on bat dauka: ez zara «turista» sentitzen , inoiz egon ezarren leku hartan, bertako sentitzen zara…bertako sentituarazten dizute. Askotan furgonetatik jeitsi eta segituan , alkatearekin edo herriko tabernariarekin lagun moduan erlazionatzen zara.Zu,  gau horretan,  euren bizitzaren barruan sartuta zaudelako, eurekin ospatzen ari zara urtean behin  diren jaiak.

Orain dela pare bat, hiru urte , ezagutu nuen nik paraje hau, Asparrena Araia (Araban).Ikaragarri gustatu zitzaidan.

Aste honetan berriro han egongo gara San Pedroak ospatzen. Inork ezagutu nahi badu Euskal herriko txoko hau gonbidatuta dago ostiral honetan bertara etortzera. Benetan ez dituela ahaztuko bere zelai zabal eta berdeak. Ikus dezagun eta disfruta dezagun bideoko musikarekin: ARAIA

 

 

 

Escrito por Rafa

Comentarios

Esta publicación actualmente no tiene comentarios.

Deja un comentario






  • cover play_circle_filled

    01. Airien
    luhartz

  • cover play_circle_filled

    02. Aniztasunean berdinak
    luhartz

  • cover play_circle_filled

    03. Gaueko
    luhartz

  • cover play_circle_filled

    04. Miña baretu
    luhartz

  • cover play_circle_filled

    05. Zeu zarena
    luhartz

  • cover play_circle_filled

    06. Zutik
    luhartz

play_arrow skip_previous skip_next volume_down
playlist_play