Blog

ARAIAKO JAIAK 2013

ARAIAKO JAIAK 2013

Aintzane Uria

24 ekaina, 2013

Iruzkinak barik

Erromeria edo eta beste musika talde baten jotzeak alde onak eta txarrak ditu,normala denez. Gaur , alde on bat kontatu nahiko nizueke: Euskal Herritik zehar ibiltzea. Bizkaia, Araba, Nafarroa….jendez betetako hiriak, agertoki elegante eta ondo estalitako teloi beltzekin. Behi  edo eta moztu berriko belar usaia nagusi diren xarma handiko auzoak.

Horretariko herri, auzo, txoko, batera iristean,  bertakoak zu itxaroten ari dira,  ongi etorria emateko.Zu bai zara euren jaiak girotuko dituena.

Euskal Herritik bidaiatzean,  erromeria talde bezala,beste alde on bat dauka: ez zara “turista” sentitzen , inoiz egon ezarren leku hartan, bertako sentitzen zara…bertako sentituarazten dizute. Askotan furgonetatik jeitsi eta segituan , alkatearekin edo herriko tabernariarekin lagun moduan erlazionatzen zara.Zu,  gau horretan,  euren bizitzaren barruan sartuta zaudelako, eurekin ospatzen ari zara urtean behin  diren jaiak.

Orain dela pare bat, hiru urte , ezagutu nuen nik paraje hau, Asparrena Araia (Araban).Ikaragarri gustatu zitzaidan.

Aste honetan berriro han egongo gara San Pedroak ospatzen. Inork ezagutu nahi badu Euskal herriko txoko hau gonbidatuta dago ostiral honetan bertara etortzera. Benetan ez dituela ahaztuko bere zelai zabal eta berdeak. Ikus dezagun eta disfruta dezagun bideoko musikarekin: ARAIA

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude