Blog

ARGIÑETAKO JAIAK 2013

ARGIÑETAKO JAIAK 2013

Aintzane Uria

30 uztaila, 2013

Iruzkinak barik

 

ARGIÑETAKO JAIAK 2013

 

Argiñetako jaiak prest dauzkate, ikerketarako zuloak tapatu ostean

Elorrio – 2013ko uztailaren 18a, 09:29

Argiñetako gune arkeologikoan amaitu dute ikerketaren bigarren fasea; 2014an amaituko dute ikerketa proiektu osoa, hirugarren faseagaz.

 

Argiñetako gune arkeologikoan amaitu dute ikerketaren bigarren fasea, eta auzoko jaiak ospatzeko moduan egongo da ingurunea. Izan ere, azterketarako egin dituzten zuloak tapatu dituzte behin-behinekoz. Azken asteetan bisita gidatuak ere egin dituzte bertan, orain arte jasotako emaitzak bertatik bertara erakusteko asmoz. Arkeologoek topatutako herrixka eta hilerriaren aztarnak VI. eta XI. mendeen bitartekoak dira. Baina, beste material batzuk kontuan hartuta, ez dute baztertzen okupazioaren datazioa kristau aroaren hasierakoa izatea. 2014an amaituko dute ikerketa proiektu osoa, hirugarren faseagaz.

 

Abuztuaren 2an hasiko dira Argiñetako Kofradi Jaiak, Luhartz taldearen emanaldiagaz. Hurrengo egunean, 3an, kofradi bazkaria egingo dute, eta egun osoan auzoko trikitilariak ibiliko dira giroa alaitzen. Abuztuaren 4rako bertso saioa eratu dute, 22:00etan, Arkaitz Estiballes eta Etxahun Lekuegaz. Jaiak amaitzeko, paella jana egingo dute abuztuaren 5ean. Horrez gainera, afariak emango dituzte egunero, txuleta, entsalada eta abarrekin.

 argineta_2

 OSTIRALEAN ETORRI ARGIÑETARA LUHARTZ TALDEAGAZ DANTZA EGITERA !!!! 😆

 

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude