menu Inicio
Blog

AURTEN LUHARTZ BAKERSFIELDERA

Rafa | diciembre 12, 2013

 

Datorren maitzean Luhartz taldea Bakersfiledera (Kaliforniara) joango da. Han urtero ospatzen dute euskal jaildi bat eta Luhartz taldea izango da euskaldun-amerikarrentzat bere

musika joko duena.

Euskal Herritik musika (Luhartz) eta pelotariak ere joango dira eta euren ospakizunean parte hartuko dute. Aurten gainera ilusioa handiago da euren 75.urteurrena ospatzen

dutelako, horregatik Los Banosen ere beste erromeri pare bat emango du Luhartz taldeak.

Euskal giro itzela sortzen da, bai dantzariekin, janari, pelota partidu eta lagun arteko bizi-poza handi batekin. Ez da gutxiagorako 2014. urtea baita euren urteurrena, euren

birraititeek eta birramamek  Ameriketara alde egin zuten Euskal Herritik bizi on baten eta itxaropen baten atzetik.

Orain euren lobak han daude, euren familia handituz joan da baina euren nortasuna, sustraiak eta sentimendua bizirik jarraitzen du. Euskal Herriarekin lotuta daude nahiz eta

hainbat kilometrotara egon naihz eta hanburguesak nagusi edonon, eurek euskaldunen ohiturak bizirik iraun daitezen ahalegintzen dira. Mus txapelketak, Pelota partidu, euskal

erromeria, txuletak brasan…..euskal jai elegantea antolatzen dute beste kontinente hartan.

Luhartz taldea ez da lehenengo urtea Ameriketara doanik, ia urtero joan ohi da, eta gauza bitxi bat sentitzen du 12 ordu latz igaro ondoren  egazkinean…. belaunak luzatu, eskuko

ekipajea hartu, akordeoia, kitarra, motxila…… egazkineko eskileretatik jaitsi eta……. berriz etxean!!! Han egoten dira jaialdiko arduradunak aeropuertoan gure zain, noiz Luhartz

taldea helduko. Gu pozaren pozaz hainbeste ordu igaro ondoren gure zain etorri eta euren etxeko ateak guretzat zabaltzen dizkigute. Lehengo bazkaria ere oraindik gogoratzen dute

Luhartz taldekoak, baba lapiko eder bat mahai gainean, hau da, amaren etxean egongo bazina!!!!

 

Gure eskerrak Kern County Euskal etxeko guztiei eta jaialdiko arduradunak ez direnei ere gure erromeria nahiz eta han egon hemen gaudelakoan, Euskal Herraian gaudelako!!!!

 

 

 

 

BAKE

 

BAKERSFIELD

Escrito por Rafa

Comentarios

Esta publicación actualmente no tiene comentarios.

Deja un comentario






play_arrow skip_previous skip_next volume_down
playlist_play