menu Inicio
Blog

DANTZARI EGUNA 2013

Rafa | mayo 13, 2013
LUHARTZ, ERROMERIA, DANTZARI EGUNA 2013

 

BIZKAIKO DANTZARI EGUNA 2013

Bizkaiko dantzarien urteko jai nagusia da, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrean federatutako dantza taldeen topaketa eta bilerarako gunea.

Gutxi gorabehera, ehun bat taldek parte hartzen dute, eta hauek aurretik prestatutako dantzen egitaraua eskaintzea dute helburu, talde guztiek urtean zehar egiten duten prestaketa eta lanaren ahalegina biltzen duena.

BDE2013-1

Asko dira entseguak, prestaketa-egunak, dantzen errepertorioaren ikasketa,… etab. Guztia dantzariaren eguna batera eskain dezaten ezohiko neurriak dituen eskenatoki batean (futbol-zelaia), bertan dena ahalik eta hobekien atera dadin saiatzen dira, eta ondo egiteko ahalegina partaideek, bere adina edozein dela ere, erakusten duten gogoan islatzen da eta, gainera, taldeen prestaketa eta horietako bakoitzaren eta multzoaren kalitate maila agerian geratzen dira, kalitate handiko momentuak, bikainak, miresteko aukera izaten dugula.

Horretaz gain, gure folklorearen balioak eta garrantzia txikienei, gurasoei, zaleei eta jendeari oro har helarazteko ere balio du.

Urtero eskualde ezberdin bateko herri ezberdin batean egiteak, gainera, ekitaldi hau Bizkai osora eramatea ahalbidetzen du, eta dagoeneko lurralde osoan barrena ibili da.

Halaber, 25 urte baino gehiago hauetan, ikusi eta bizi dutenak asko izan direla, asko antolatzen parte hartu dutenak eta asko laguntzaileak ere kontuan hartu behar dugu.

Partaideek, interes eta erantzukizun handiz, bizitako giro honen barruan ere, zergatik ez esan, ospakizun eta festarako, dibertsio eta dantzarako tokirik ere badago, ekitaldi nagusiaren ostean, arratsaldez, egiten diren erromerietan ikus daitekeenez, bertan dantzariek ederki pasatzen dute oso giro onean.

Escrito por Rafa

Comentarios

Esta publicación actualmente no tiene comentarios.

Deja un comentario






play_arrow skip_previous skip_next volume_down
playlist_play