Durangoko Euskal Jaiak 2021/Luhartz

Durangoko Euskal Jaiak 2021/Luhartz
Aurten, Durangoko Udalaren partetik, Durangoko Euskal Jaietan parte hartzeko jasotako gonbidapena aprobetxatuz, gure proiektu berria estreinatuko dugu. Bizitzen ari garen egoera hau dela eta, gure saioa eta gure errepertorioa moldatu behar izan genuen iazko denboraldian. Lan horretan ibili gara buru belarri urte osoan. 80. hamarkadako berbenetan hasi eta gaur eguneko erromerietara bidaiatuko dugu. Guk bizi izan ditugun esperientziak eta gure ikuspuntu xume batetik, istorioa kontatu eta kantatuko dugu. Tartean sorpresa txikiren bat ere izango da….
Beraz Anima zaitezte eta etorri gurekin!!!
Sarrerak lortzeko: https://labur.eus/fUtKv
Comentarios
Esta publicación actualmente no tiene comentarios.