ELKARRIZKETA: LUHARTZ – RAFA IRIONDO

“Iurretak plaza moduan funtzionatu
egiten du; zer berezi hori du”
San Migel bezperan, irailaren 28an, Luhartz taldeak erromeria eskainiko du plazan. Taldea momentu gozoa bizitzen ari dela dio.
Belanauldi aldaketak gorakada bat ekarri omen du: “15 eta 16 urteko gazteak etortzen dira gure erromerietara”
Etxean jotzeak oraindik zirrara
berezia eragiten dizu?
Guretzako berezia da arrazoi birengatik.
Batetik, Iurretak plaza
moduan funtzionatu egiten du.
Badu zer berezi hori. Edozein talderi
galdetuta berdina erantzungo
luke. Bestetik, gu talde txikitxoa
ginenean Iurretan sasoiko
talderik entzutetsuenak ikusten
genituen, Egan eta abar. Eta, ondoren,
gu bertan jotzen hasi ginenean,
plazako giroak zer ondo
erantzuten zuen ikustea oso pozgarria
izan zen. Gainera, orain
jende gaztea hasi da erromerietara
joaten eta…
Erromeriek gorakada bat izan
dute azken urteetan?
Bai, azken urteetan gorakada
handia izan du. Sasoi bateko
egoerari erreparatuta, nik geure
buruari, edo hor genbiltzanoi
egozten diet errua. Egon zen sasoi
bat erromeria munduak gainerako
musika proposamenek
baino kontsiderazio baxuagoa
zuena, diru-iturri soil bat edo
gainerako musika estiloen gehigarri
bat balitz moduan ikusten
zen. Geugandik hasita. Eta norberarengandik
sentzazio hori irteten
bada, gaitza da plazan beste
sentsazio mota batzuk transmititzea.
Orain, azken lau-bost urteetan
topera gabiltza, baina geuk
ere egoera horri buelta eman guran
lan bat egin dugulako.
Zer nahi du jendeak? Galdetu egin
diegu, eta ondoren kontzertuetan
probak egin ditugu. Eta gero
proba horiek baloratu egin ditugu.
Esaterako, gure erromerietako
zati bat dantzak erakusten
egiten dugu. Probatu eta funtzionatu
egin zuen.
Zuena den dantza propio bat
ere baduzue. Zelan sortu zenuten?
Dantza horren atzean istorio kurioso
bat dago: abestia Mikel Garikoitzena
da. Estatu Batuetan
erromeria bat eskaintzen genbiltzala
sortu zen. Durangoko Kriskitin
eta Galdakaoko Andra Mari
taldeko kideak ere hantxe zeuden,
eta eurak hasi ziren hemen
zabaltzen. Apurka jendearen artean
dantza hori ikasteko gogoa
zabaldu, eta hortik hasi ginen.
Esaterako, gure webgunean badago
aurtengo dantzari eguneko
bideo bat 2.000 bat lagun dantza
hori egiten agertzen direna. Hori
kristoren poztasuna da.
Zuen erromerietan nahitaezko
osagai bihurtu da.
Bai. Erromerietan, alde batetik,
gure gustuko kantak jotzen ditugu,
ZZ Top, Lynyrd Skynyrd…
Baina, bestetik, argi duguna da
plazan jendeari gustatzen zaiona
eskaini behar dugula. Guk hori
nahi dugu; jendeak dantza egin
eta gozatu dezala. “Zein onak gara
eta zer ondo jotzen dugu!” bezalakoak
esateko badaude beste
musika estilo batzuk.
Astegunetan lana eta asteburuetan
ere bai. Gustuko tokian
aldaparik ez?
Hori da, gustuko dugu eta ni asebete
egiten nau. Gaur hemen eta
bihar han ibiltzen gara, eta egunero-
egunero eutsi behar diogu
ilusio horri. Gaitza da, baina badiotsut,
urtea joan eta urtea etorri,
poztasun handiak hartzen
dira.
Non dago Luhartz orain eta
zein norabidetan doa?
Alde askotatik begiratuta,
Luhartz momentu gozoan dago
gaur egun. Euskal rock and rolla
modan zegoen sasoian zer eta
soinua jotzen hasi nintzen, 13 bat
urte nituela. Urte askoan entzun
dugu halako mespretxu tonuarekin,
“zer zabiltzate, erromerietan?”.
Niri komentario horiek ez
didate askorik eragin, egin dudanagaz
harro sentitu naizelako
beti. Behin lagun batek esan
zidan: “Nork esango zizun zuri
soinuak egon zinen tokitik, gaur
zauden tokira eramango zintuela?”.
Hemen musika estiloen gainean
beti konplexu asko egon da.
Orain, bakoitza bere tokia hartzen
dabil. Alde horretatik, beste
mentalitate eta zabaltasun bat
nabaritzen dut gaur egun.
Mende laurdenetik gora joan
da Luhartz sortu zenetik. Belaunaldi
aldaketak zelan eragin
dizue?
Belaunaldi aldaketa egon den
momentuan, gu oso toki onean
geratu garela uste dut. Gu hasi
ginenean, tokian tokiko jai batzordeetako
ordezkariek gure
adina zuten. Gaur egun, jende
horrek 50 urte edo gehiago ditu.
Orain hamar urtetik hona,
belaunaldi berria sartzen joan
den heinean, ez genekien etorkizunak
guretzako zer zeukan
gordeta. Eta gure sorpresarako
belaunaldi aldaketa horrek,
beherakada beharrean gorakada
ekarri digu. 15 eta 16 urteko
jendea etortzen zaigu plazara.
Oso momentu gozoan gaude.
Norantz goazen? Ilusiorik ez
dugunez galdu, jendeak nahi
duen tokiraino joango gara.Gure
aldaketak, garenetik abiatuta
aurrera begirako pausuak izan
daitezen saiatzen gara.
Aintzane Uria
septiembre 21, 2013, (10:56 am)
AURRERA BOLIE, EKIPO!!!!