Blog

Elorrioko Erreka kalean

Elorrioko Erreka kalean

Aintzane Uria

2 apirila, 2013

Iruzkinak barik

cantando-bajo-la-lluvia

Beti ez da behar santutegian fijatzerik jai batzuk ospatzeko, horrela egin dute Elorrioko tabernariak eta auzokoak, aurten ere “Erreka kaleko Jaiak” antolatuz.

Aste honetan beraz, erromeriaz gozatu nahi baduzue, Luhartz taldekoak han egongo gara aurten 28 urte betetzen dituzten jai hauek girotzen zuen laguntzarekin.

Pasaden urtean gogoak bazeuden dantzarako nahiz eta eguraldiak ez lagundu.Benetan ikaratuta gelditu ginen euskal gazteriak  daukan indarrarekin. Mela-mela eginda han jarraitzen zuten, banango zein fandango, baltseoan,  korroan.

Erreka kaleko jaiak zirela orduan konturatu ginen, euria barra-barra egiten zuen, erreka kaleko jaiak, izen aproposa….

Erromeria amaitu eta gero,  taldekoak ez genuen beste ezertaz hitz egiten. Zeuen osasunagatik kezkatu ginen bai!! :-)Baina ez  urik ez surik ez dago zeuek gelditzerik.

Egia da kurtsoaren azken txanpa honetan gogor eta fin ibiltzeko ez dagoela dantzaldi batzuk bota baino ezer hoberik, aste santuko oporrei agur esan umoretsu, euskal musikaz inguraturik!!!

Horregaitik zuei danoi ,pasaden urtean euritan egon zinetenoi, eguraldi bikaina datorrela larunbaterako informatu nahi dizuet, eta betiko moduan agertokian egongo garela zuen zain.Eguraldi txarra suertatzen bada zaparradei aurre egingo diogu, euskal erromeriaren indarrarekin, erromeriaz blai!!!

 

6 Comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude