ERROMERIAK:DANTZA LOTUA
¡DANTZA LOTUA!
Argia, 1923
Erri on, zintzo, garbi eta zorioneko agintaria al zera? ¿Nai al dezu zure erri ori gaiztotu, euskal oitura eder garbik galdu, loikeria eta zikinkeria besterik ez dagona ipiñi, eta negar asko egiñ arazi, eta itz batean esateko, erri zoritxarreko bat egin? Edozein aitzakirekin musika jarri edo ekarri zazu, edo beintzat dantza lotuan ibiltzen utzi zazu, ardandegiak eta billera txarrak Jainkoak dakien arte irikita eukitzen utzi, baño gero, etzaitezela arritu zeren mendeko askorekin batean, mundu au uztean, Jainkoak, zu eta zere mendekoak gogor zigortzen bazaituzte betiko zoritxarrekoak egiñaz.
LUHARTZ TALDEKOEN POZTASUN HANDIENA ZERA DA, ERROMERIETAN GURE MUSIKA JO ETA ZUEK DANTZAN HASTEA.
BITXIA IRUDITZEN ZAIGU GAZTEEI (!JOVENES!) HORRELAKOAK ESATEA PASADEN MENDEAN.
ZORIONEZ GAUR EGUN EZ DIRA HORRELAKOAK ENTZUTEN ETA SOLTEAN EDO ETA AGARRAUAN GARRANTZITSUA EGITEA DA.
HORRELA ESATEN ZIGUN KERMANEK BERE EUSKERAZKO KLASEETAN ERE, “HONEKIN EDO HAREKIN BAINA EGIN”. LUHARTZ TALDEKOAK KERMANEKIN ADOZ GAUDENEZ: ERROMERIAK GOZATZEKO AUKERA DANTZA EGITEA DA, HORREKIN, BESTAREKIN, BAKARRIK, AGARRAUAN, SUELTOAN, BIRAKA, JIRAKA, SALTOKA, JAUZIKA………………………
Comentarios
Esta publicación actualmente no tiene comentarios.