ESAERA ZAHARRA

Gure antzinako amama eta aititeak , euskal jai eta erromeriak oso desberdin bizi izan zuten. Betidanik gustatu zaigu Luhartz taldekoei, antzinako istori eta esperientziak jasotzea.
Gure lanak horretan asko laguntzen digu, Euskal herritik erromeriz erromeri, atso-agureak ezagutuz goaz eta eurek hizketarako daukaten erreztasun horrekin milaka istorio entzunda ditugu.
Lehenik eta behin herri edo auzo batera heltzean ikaratzen dira eta gure furgoneta ikustearekin bat:
-Baina zenbat “trasto”!!!!. Gure denboretan altabozak ere ez ziren egoten. – Askotan entzun beharra daukagu hori Luhartz taldekoak.
Urteak pasatuarren eurek euren erromeria beti gogoan daukate. «Tiketarena» ere askotan entzunda daukagu….eta horrelakoak milaka.
Baina sekula ez dugu entzun Luhartz taldean Pantxik kontatutakoa.Bere esaezarak zion, etorriko dela sasoia «Etxea etxearen gainean, taberna tabernaren gainean, dendie dendien gaiñien, kamiñoa kamiñoaren gainean………, neskak mutilen atzean…», eta etorrita ei dago sasoi hori !!!! Ez ala? -galdetzen zigun….
Zelan aldatu diren sasoiak. Hartu egin beharko dira datozen moduan!!!
Orain sasoi hori helduta dago, mutilak ez dute ordaintzen nesken gauzak, orain dena erdi bana dela esaten zigun Pantxik baina bera ez zela sartuko horretan (barrez kontatzen zigun) Gauza bat ez omen da aldatu, bere ustetan, musikak eta erromeriak daukaten indarra neskak eta mutilak batzeko , dantzak daukan indarra erlazioak sakontzeko, ezagutzeko, lotzeko….. Erromeriak daramaten sua ez omen da inoiz itzaliko eta guk, Luhartz taldekoak, nagusiei betiko moduan errespetua eta euren esanetara!!
Alessandra
octubre 10, 2015, (9:04 pm)
I love this one!! Definitely printing it and puitntg where everyone can see and be reminded daily!!! Thank you so much! Love your blog and all your pictures! When I grow up I want to be just like you!! LOL!!!