menu Inicio
Blog

ELKARRIZKETA: AINTZANE URIA

Rafa | septiembre 18, 2013
AINTZANE luhartz

GAZTEZULO

AINTZANE

Aintzane Uria: «Eusko Labeletik ez naiz inoiz irten!»

Durangon jaio zen eta Luhartz zale izatetik, bertan abeslari izatera pasatu zen. fideltasuna ezinbertzekoa du egunerokoan eta, sexuan tradizionaltasuna maite duen arren, esperientzia berriek erakartzen dutela aitortu digu.

1.600 emanaldi baino gehiago dagoeneko… pasioak bizirik dirau oraindik?
Pasioak bultzatzen gaitu beste horrenbeste gogoz egitera eta horregatik ezinbestekoa da pasioa zaintzea. 

Inoiz izan al duzu gogoratzeko moduko esperientzia erotikorik jarraitzaile batekin? 
Agertoki gainean gauza erotiko asko gertazen dira, begiradak, keinuak… eta denak dira gogoragarriak!

Ahazteko modukorik ere izanen da tartean!
Alkoholaren eta indarkeriaren eraginpean dantzaldi giro polita apurtu izan duten guztiak…

Hasi zinenetik fidela izan zara taldearekin. Zenbateraino da garrantzitsua fideltasuna zure bizitza intimoan?
Abesten hasi nintzenetik talde berean nago, txikitako lagunak mantentzen ditut, ikastola berean lan egiten dut… Zelan ez naiz gauza garrantzitsuekin fidela izango?

Euskal folkloreak eta kanta tradizionalek osatzen dute zuen errepertorioa, sexuan zein leku du tradizionaltasunak?
Tradizionaltasuna ondo dago, baina tarteka sukaldaritza berritzailea probatzea denei gustatzen zaigu!

Eraberritzeak ere badu garrantzia, hortaz?
Proposamen berriak beti gustatu zaizkit eta negoziazioak bere puntua dauka, oso osasungarria dela uste dut gainera!

Atzerrian ere zabaldu duzue euskal folklorea. Sexurako zein dituzu nahiago: euskaldunak ala boisetarrak?
Boisetarrak euskaldunak dira, baina Boisen bizi dira. Eusko Labeletik ez naiz inoiz irten, hori bada jakin nahi duzuna.

Zein abeslarirekin konpartituko zenuke gustura kamerinoa?
Erromeria taldeetan ez dugu horretarako aukerarik, eta inoiz edukiko bagenu, ateak zabalik egongo lirateke musika munduan gogoz dabilen edonorentzat!

Gomendatzeko moduko xirritokirik?
Garrantzitsua ez da lekua, gogoa baizik. Gogoa edukita Euskal Herriko edozein txoko ilun gomendatzen dut.

Rafa Iriondok taldea 1983an sortu arren, zu 1999an sartu zinen. Zerk erakarrita?
Aldizkari batean irakurri nuen neska euskalduna behar zutela erromeri talde batean. Haien jarraitzaile nintzen baina Rafaren telefonoa markatzerakoan ez nekien Luhartzekoei deitzen ari nintzenik. Kasualitatea izan zela esango nuke.

Escrito por Rafa

Comentarios

Esta publicación actualmente no tiene comentarios.

Deja un comentario






play_arrow skip_previous skip_next volume_down
playlist_play