menu Inicio
Blog

GUK MUSIKA ZUK DANTZA: LANTZEKO IHAUTERIAK

Rafa | septiembre 25, 2013

 

 

Zumba eta batuka etxean egiten bada,  bideoak jarriz , zergatik ez euskal dantzak,? Euskal erromerietan , gureak diren dantzak, zergaitik ez ikasi plazetan egin ahal izateko?

Hori dela eta Luhartz taldekoak pentsatu genuen gure post-etan atal hau jartzea GUK MUSIKA ETA ZUK DANTZA.

Iurretako eta Durangoko jaiak bertan daukaguzenez, ez dugu nahi  erromerietan  baztar baten egotea hurrengo dantza hau egin gabe. Gaurko kanta LANTZEKO IHAUTERIAK da eta bideoan azaltzen duen moduan Haizeak, Lantz herriko dantza bat da eta euskal dantza uka ezina bihurtu da gure euskal erromerietan.

Dantza hau korroan egiten da eta nahiz eta hasieran oso zaila izan beti berdina egiten denez  etxean ikasi ahal duzu erromerira etorri aurretik.

Beno ba fijatzen egongo gara ea nork ez duen ikasi dantza hau 🙂

Disfruta ezazu!!!!

Escrito por Rafa

Comentarios

Esta publicación actualmente no tiene comentarios.

Deja un comentario






play_arrow skip_previous skip_next volume_down
playlist_play