menu Inicio
Blog

IRAGANERA BEGIRADATXO BAT!!!

Rafa | enero 7, 2014

EUSKAL MUSIKA ZALE BATEN BIDEOA ERAKUTSI NAHI DIZUEGU. HAU SORPRESA!!!

IRAGANERA BEGIRADATXO BAT  🙄

 

 

LETRA

Goizeko euri artean guardasolarik gabe,
eskuak sakeletan, pena bat bihotzean.
Etxetik urruti nago, kalean bakarrik,
goizeko euri artean kitarra bakarrekin.
Lan bat hartu behar dut gaur zerbait bazkaltzeko,
inork ez nau hartu nahi arrotza naizelako.
Kaletan abestu ditut nere herriko kantak,
jendeak zerbait utzi du goizeko euri artean.
«Ez horrela ibili», neskatxak esaten dit,
«hobeki hemen bizi, gu biok elkarrekin».
Batzuetan galdetzen diot neure buruari,
zertarako naizen hemen?
zergatik ari naizen betiro kezkatzen?
Baina, aurrera joan behar dut bidea hartu arte,
bakarrik izan behar dut onik iritsi arte.
Eta egun on batean hortik ikusiko dut,
eguzkia agertzen, goizeko euri artean.

LETRA TRADUCIDA

Bajo la lluvia de la mañana sin paraguas,
los manos en el bolsillo, una pena en el corazón.
Estoy lejos de casa, solo en la calle,
bajo la lluvia de la mañana con mi guitarra.
Tengo que encontrar un curro para comer algo hoy,
pero es dificil porque soy extranjero,
he cantado en la calle canciones de mi tierra,
y la gente ha dejado algo, bajo la lluvia de la mañana.
«No andes así vagabundeando», me dice mi chica,
«mejor quédate aquí, viviendo conmigo».
A veces me pregunto ¿que hago aquí?
¿Para qué le doy tantas vueltas a todo?
Pero, tengo que seguir adelante,
hasta encontrar mi camino,
tengo que estar solo hasta conseguirlo.
Y un día, veré cómo sale el sol por ahi,
entre la lluvia de la mañana.
………………………………….­……………..
Luhartz taldearen kantu bat, beraien «Hemen gaituzue» diskotik. Txomin Artola jaunaren kantu baten birmoldatze reggae bitxi bat da. 1995. urtean kaleratu zuten elkar diskoetxearekin.

Luhartz plaza taldeak ibilbide luzea izan du urteetan zehar, taldekide desberdinak pasatuz epe desberdinetan banaturik. 1983. urtean, Rafa Iriondo eta Jabi Intxausti musikariek erromeriak eta ezkontzetan ibiltzen ziren. 1988. urtean, Luhartz taldea sortu zuten, Jose Carlos Igartua (Txarli) abeslari eta kitarrajolearekin. 1992. urtean, Aitor Gallastegi baxujolea gehitu zitzaien eta beraien lehenengo diska, «Hemen Gaituzue», kaleratu zuten.

Hurrengo urteetan, Beñat Serna, Etore Akordagoitia eta Aintzane Uria abeslari iritsi ziren taldera. 2001. urtean, «Ene Baitan» izeneko diska kaleratu zuten eta «Nahas Mahasean» 2006. urtean aurkeztu.

Esan beharra dago, Luhartz taldeak urte hauetan Euskal Herrian 1600 emanalditik gora emon dituela. Herritik kanpo ere izan dira, Estatu Batuetan zazpi urteetan izan dira, Boise (Idaho), Reno (Nevada), Elko (Nevada), Winnemucca (Nevada), Las Vegas (Nevada), Bakersfield (California), San Francisco (California)…

DISKOGRAFIA

1995. «Hemen gaituzue»
1999. «Ibilaldia 99» (bilduma)
2001. «Ene baitan»
2002. «Ibilaldia 02» (bilduma)
2004. «Albaraka»
2006, «Nahas mahasean»

 

 

 

Escrito por Rafa

Comentarios

Esta publicación actualmente no tiene comentarios.

Deja un comentario






play_arrow skip_previous skip_next volume_down
playlist_play