Blog

ISPASTER JAIETAN!!

ISPASTER JAIETAN!!

Aintzane Uria

19 uztaila, 2013

Iruzkinak barik

ISPASTERREKO JAIAK 2013

 

GOGORATU  LUHARTZ TALDEAREN AZKEN ERROMERIA  ISPASTERREKO JAIETAN 2009an!!… ERREPIKA DEZAGUN!!!!!!

JAIETAKO EGITARAUA:

UZTAILAK 24. (Asteazkena)

17:00 etan PALA TXAPELKETAKO FINALAK.
19:00etan TXUPINAZOA, PREGOIA ETA TXANTON PIPIRRIREN igoera.
Ondoren TANBORRADA HERRIKOIA AITXITXA MAKURRA txarangarekin.
Nahi den beste sagardo edateko aukera, intxaur eta gaztarekin lagunduta, eta AITXITXA MAKURRA txarangaren musikarekin alaituta.
23:30etan kontzertua SNATZEN taldearekin
Ondoren ERROMERIA LUHARTZ Taldearen eskutik

*** AUTOBUS ZERBITZUA EGONGO DA.

UZTAILAK 25. Santiago Eguna. (Osteguna)

11:45etan KALEJIRA Elexaldetik Santiagoko Baselizara.
12etan Meza Nagusia Santiagoko Baselizan.
Meza ondoren, eta ohitura den bezala, nagusientzako ardo zuria eta pastak dohainik egongo dira.
13:00etan Santiagoko Baseliza ondoko zelaian herri kirola Aizkolariak, ebaketa bertikala Australiar erara
18:00etan umeentzako JOLASAK eta KARAOKEA
18:00etan MUS TXAPELKETA 8 Erregetara. 3 Jokotara.
22:30etan ANTZERKIA, “POTTOLA” antzezlana

UZTAILAK 26. Santa Ana Eguna. (Ostirala)

12etan, Meza Nagusia Mikel Deunaren Eleizan.
13:30etan Ispasterko herritarren dantza emanaldia, ume zein nagusi
18:00etan XXIV. KROSS LASTERKETA POPULARRA.
23:30etan Kontzertua MConak taldearen eskutik
ondoren Erromeria EMEPE5 taldearearekin

*** AUTOBUS ZERBITZUA EGONGO DA.

UZTAILAK 27. Santanatxu eguna. (Larunbata)

14:30etan HERRI BAZKARIA.
18:00 etan VII. Banakako BOLO TXAPELKETA
21:00 etan. MOZORRO DESFILEA.
23:30etan HAITZAMA Taldearekin erromeri alaia.
24:00etan TXANTON PIPIRRIREN JEITSIERA eta itsas korapiloen koadroaren zozketa.
Atsedenaldian SOKA SALTOA egingo da.
Jarraian HAITZAMA Taldearekin erromerian jarraituko dugu jaiei datorren urterarte esateko.

UZTAILAREN 28an.

Goizean PLATER TIROKETA Basokoetxe poligonoan.

JAIETAN ONDO PASA BAINA EZ PASA !!!

* Gure BLOGaren beste POST guztiak ikusi nahi badituzu, KLIKATU HEMEN 😉

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude