Blog

KORRIKA LUHARTZ  2015

KORRIKA LUHARTZ 2015

Aintzane Uria

17 martxoa, 2015

Iruzkinak barik

Aurten ere korrika egitarauan egongo gara Luhartz taldekoak, Euskal Herriko pare bat puntu desberdinetan. Hurrengo astelehenean Ermuan egongo gara korrikalariei animatzeko gogoz eta martxoak 28an Ugaotik ibiliko gara korrikarekin batera.

2015eko martxoaren 19an Urepelen hasiko da euskararen aldeko lasterketa erraldoia. 11 egunez gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du hemeretzigarrenez, martxoaren 29an Bilbora heldu arte.

 

Unknown

KORRIKA 19. KANTAREN LETRA

EUSKARA DA KANPORA

TA DENOK KORRIKARA

O EUSKARA LAUDA ESAN

UREPELE HERRIA

HANDIKAN BAITU KORRIKAK

HASIERA BERRIA

BILBON OSPATZEKOTAN

DA KILOMETRO AZKENA

XALBADORREN BABESEAN

EMANEN DU LEHENA

LELOA

UREPELTIK BILBORA

ABIA DADIN KORRIKA!!

EUSKARA DA KANPORA

TA DENOK KORRIKARA

EUSKALDUNAK HERRIETAN

AHALDUN GAITEZEN

ETA GURE MINTZAERAZ

DENOK HARRO GAGOZEN

UREPELETIK BILBORA

LEKUKOA GIDATZEN

GIZA KATEA ETEN GABE

OROK LASTER GOAZEN.

LELOA

EUSKALDUN DEN GUZTIAK

BURUA ALTXA BEZA

GORENEAN IKUSTEKO

EUSKALDUNON HIZKUNTZA

KORRIKAZALE GUZTIEK

HAUXE ESKATZEN DUTE

NOLA ZABALDUA DAGON

PREZIA BEZATE.

LELOA

GOGOAN KOMPLI DEZALA

EUSKAL JENDARTEAK

EUSKALDUN BIHURTUZ

DATOZEN URTEAK

HAMAR EGUN ETA GAUEZ

KORRIKA TA EUSKARA

EUSKAHAL DUNEI ESKERRAK

PIZTURIK SUGARRA

LELOA

BATZUK HERRRIAZ ORROIT

EUSKARAZ AHANTZI

BERTZEAK EUSKARA MAITE

HERRIA GATZETSI

HIZKUNTZA TA HERRIA

BEREX EZ DOATZI

BEREK NAHI DAUKATE

KONPRENIARAZI

BATAT BERTZEA GABE

EZ DAIZKELA BIZI

LELOA

HONA HEMEN KARAOKE ETA GUZTIREKIN KORRIKAKO KANTA:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude