menu Inicio
Blog

LUHARTZ IZENAREN ESANAHIA

Rafa | septiembre 11, 2013

 

Askok eta askok galdetu duzue : – zer esan nahi du Luhartz izenak? Egia esanda nik ere ez dut jakin oso ondo gure erromerizale, musikari eta lagun batek azalduarte zer esan nahi zuen.

Horregatik zuekin informazio hau zabaldu nahiko genuke.

Erderara itzulita, Luhartz izenak: Alacran cebollero, grillo topo… esan nahi du eta hona hemen intsektu honen itsura.

 

Kilkerraren familiako intsektua, hura baino handiagoa, aurreko hankak satorraren eskuen antzekoak dituena; kalte handiak egiten ditu landareetan.

 

grillo-topo-2

 

 

Pertsonalki ez du oso itsura polita  eta Luhartz izena entzuterakoan erromeri eta dantza gogoa sartzen bazaizu agian informazio honekin lilura horren desagerpenaren erru sentitu beharko nintzateke…  😯

Baina errealitatea hau da, eta onartu egin behar dugu. Luhartz izena eta Luhartz taldearen izena nahiz eta oso ederra eta melodiko entzun , luhartzak ez dira oso atseginak eta baserritarrentzat  are gutxiago, luhartzak oso langileak dira eta jatunak  ere (hor bat egiten dugu!!!).

Galdera orain oso erreza da :- zergatik jarri Luhartz izena talde bati esanahia ez bada gustokoa?

Ba hona hemen istorio hau:

Rafa eta hasierako Luhartz kideen institutuko garaian, neska koadrila batek talde bat sortu zuen. Talde horrek Luhartz izena zeukan eta euskal kantak abesten zituzten hainbat kantu ekitaldira aurkeztuz.

Neska hauek benetazko Luhartzak ziren baina talde hori arrazoi ezezagun bategatik  desagertu egin zen eta Rafa eta besteek talde horren  izena berreskuratu zuten.

Ez duguna jakingo inoiz zera da, zer lortu nahi zuten  Luhartz izena berreskuratuz eta euren taldeari jarriz, agian benetazko Luhartzen amodio ahaztu bat?Batek daki!! 😳

Benetazko Luhartz taldean,   neskak izan ziren nagusi.  Garai horretatik 20 urte pasa behar izan ziren  Luhartz taldera neska bat sartuarte, Luhartz taldeari berriz  emakumeak daukagun  fintasun horri ongi etorria emanez! 😉

 

IMG_0065

 

Escrito por Rafa

Comentarios

Esta publicación actualmente no tiene comentarios.

Deja un comentario






play_arrow skip_previous skip_next volume_down
playlist_play