MAITE EDERRA

Gure erromerietan, askotan joten dogu “Maite ederra”kanta. Zuek behin eta berriz eskatzen baituzue. Horregatik bideo hau erakutsi nahi dizuegu, Luhartz taldeak.
Beste post batean jarri genuen kanta eta dantza honek daukan istorioa eta gu oso pozik gaude berriz kontatzeko:
Bazen behin Boiseko 2005.eko euskal jai bat. Luhartz taldea gonbidatuta izan zen euskal jai horretan jotzeko eta bapatean erromeri erdian Maite Ederra (Mikel Garikoitz abeslariaren kantua) joko zutela pentsatu zuten. Kanta hau jo eta hango euskal amerikarrak dantzatzea dena bat izan zen.
Euskal herritik musika jotzera Luhartz taldea joan zen baina dantza egitera Kriskitin(Durango) eta Andra Mari dantza taldea (Galdakao) ere han egon ziren. Denak hasi ziren dantza hura ikasten eta egiten….. urteak pasa eta aitonek hilobei euren jakituria zabaltzen dioten bezala , euskal herritik zuei esker dantza hau zabaldu egin da.
Hau esan eta gero, hona hemen Hondarribia herriari egindako kanta, Luhartz taldean izugugarri gustoko duguna!!!!
Dantza ikasteko begiratu:“Maite ederra” Tutoriala Luhartz, eta hurrengo erromerian lehenengo filan zu dantzari egotea nahi dugu!!!
Comentarios
Esta publicación actualmente no tiene comentarios.