menu Inicio
Blog

MARITXU KAJOI 2013

Rafa | octubre 2, 2013

cartel maritxu

 

 

 

Oraindik ez daukazula soiñekoa eta trajea prest??? baina…. benga!!!!!Dotore jarri behar gara Maritxu Kajoi festarako!!Guk ere gure korbata eta enpaduak prest ditugu furgoneta barruan.

Arrasatearrak badakite ondo jaiak antolatzen eta gainera jai erdian miraria eta guzti daukate Maritxuk sortua… hauek bai elegante eta dotoreak!!!

Luhartz taldeak ere talde barruan arrasatear bat daukanez,  gu ere egun horretan etxeko moduan sentitzen gara eta nahiz eta agertokitik ezkontza bat irudi (hainbeste pajarita, takoi  , makillaje, eta korbata ikustean) zuek gonbidatu bikainak zarete gure erromerian!!!

 

Ez zarela inoiz Arrasatera hurbildu Maritxu Kajoi egunean?? Zer dan ere ez dakizula? Horri amaiera eman behar zaio bideo honekin…eta badaezbadaepada galdetu eta topatu etxetik erropa eleganteak….adi!!!

Historia pixkat:

Maritxu Kajoi: se celebra el primer viernes de octubre. Es una fiesta muy popular que se celebra desde 1977. La fiesta fue creada por el grupo de chiquiteros locales liderado por Pepe Mercader, Txantxote, que brindaba dedicándole a la virgen el chiquito. A partir de ahí todos comenzaron a hacer lo mismo haciendo la fiesta popular. 

«Wikipedia» lo sabe todo… baina ez bazara inoiz joan ezin izango duzu azaldu zer den…ideia bat egiteko begiratu Luhartz taldeko aurreko urteetako erromeri bat….

 

FIESTON DEL BUENO!!!!

maritxu kajoi124019067

PASADEN URTEKO ERROMERIA:

 

 

 

 

IRAILAK 27 , EGUAKOTXA NOBENAIXUE

 

Maritxupeien 18:30etatik aurrera, arrimetan zarien danondako primerako ardaue ta gaztaie probetako aukeria.  Aurtenguen Patxi Gorosabel Olentzeroren lagun nekaezina omenduko dogu.
 

URRIAK 4 EGUAKOTXA, MARITXU KAJOI

 

08:00etan Etxafleruak bake nobel saria den Barack Obamaren eskutik.
10:00etan Francisko aita santuak eta Bergarako 200 monjek hasiera emungo dotze ofizialki jaixei Ostarkutik abiatuta.
11:30ien Prozesioa Arantzazura Mondrako jokalarien alde.
14:30ien Forman jarri eta gabeko txikiteue eutsi ahal izeteko kirol saio xumea. 270 kilometroko ultra-maratoi-triatloia 5 buelta Anboto zeharkatuz eta gero ziorlako zubitik errekara salto, igeri Debaraino. Kontuz depuradoraz.
18:00etan Irrien lagunekin haurrentzako “Ane eta Piratekin parrandan” ikuskizuna Seber Altuben. Euria eginez gero Biterin.
18:00etatik aurrera. Gaztetxoentzako Niri bost lehiaketa (galdera-erantzun labur eta froga ezberdinen lehiaketa). Kalean zehar izango da Gaztegunetik abiaturik. Eguraldi txarrarekin Gaztegune barruan.
18:30ien Kiliki eta Erraldoi txiki eta ertainak herriko kaleetan zehar.
19:00etan Oria txaranga beteranuan doinuak entzungo ditugu Herri plaza eta inguruetan. Gora Maritxu!
20:30ien Maritxuri Lore eskaintza Herriko plazan. Urteko txikituak eskertu, krisixek txikiteue ez zapuzteko eta datorren urtien danok egon gaittezen eskaketako.
22:30ien Dantzaldia Seber Altube plazan Kaixoren eskutik.

 

00:30ien Dantzaldia Herriko plazan.

02:30etan Oñatiko 15 lehengusu-lehengusina autobus etortzea aurreikusten da. Ligatu ez baduzu oraindik, agian hau da zure aukera.

 

 

Escrito por Rafa

Comentarios

Esta publicación actualmente no tiene comentarios.

Deja un comentario






play_arrow skip_previous skip_next volume_down
playlist_play