OPOR BUELTAKO TERAPIA

Nahiz eta iraila heldu: kurtso hasiera batzuentzat, lanera buelta beste batzuentzat, opor bukaera eta proposamen berrien hasiera…
Luhartz taldea euskal erromerietan buru belarri ibiliko da eta zuen beharra daukagu.
Irailean oraindik erromeri, jai eta dantza asko egin behar dugu. Urdulizen hasi aste honetan eta hurrengoan Miribillan jarraituko dugu, Iurretan ondoren eta hilabeteari amaiera emateko Durangoko Mesoi Barria Tabernan izago gara.
Urrian ere bikain ibiliko garela zihurtatuta dago: Arrasateko Maritxu Kajoi eguna, Nafarroa aldera ere joango gara , Zallako ganga egunean, Durangoko jaietan asteburu bietan bertan egongo gara……
Joango gara astiro astiro guzti honen berri ematen baina jakin dezazuen, aste gogor baten ostean Luhartz taldea asteburua alaitzen ibiiko dela eta gonbidapena luzatuta dagoela.
Badakizue, lanean nagusiaren kexak, etxean umeen ohiuak eta eginbeharrekoak, bikotearekin ulertuezinak……. azken baten bizitza atseginago eramateko dantza eta kantatzea bezalakorik ez dago ezta?
Hona hemen gure terapia: LUHARTZ TALDEAREN ERROMERIA.
Gure berri izango duzue baina larrialdietarako : 656786020 (erromeri expresak ere antolatu ahal dira) 😉
Comentarios
Esta publicación actualmente no tiene comentarios.