Otxandioko Udaberri Jaixe Apirilak 20
Quien me ha robado el mes de abril
(Joaquin Sabina)
«Quién me ha robado el mes de abril
Cómo pudo sucederme a mí
Quién me ha robado el mes de abril
Lo guardaba en el cajón
Donde guardo el corazón»
Udaberriarekin bat , eguna luzatuz doa, gure gorputzean ere eragina dauka udaberriak: kalera irtetzeko gogo gehiago,sentikorragoak gaude. Naturan nabarmena da: zuhaitzak eta landareak loratuz doaz…
Negu latz baten ostean epeltasunaren beharrizana daukagu eta Sabinarekin adoz nago ezin ginateke bizi apirila gabe. Ni konkretuki hilabete honetan jaio nintzen beraz ezin diot utzi inori hilabete hau lapurtzerik 😛
Apirila da Otxandiok aukeratu duen hilabetea udaberri jaia ospatzeko. Ez digute lapurtu ez, gurekin dago.
Sabina eta biokin bat bazatoz ez utzi inork apirila lapurtzerik eta etorri udaberri jaia ospatzera, erromeria eta euskal musika lagun direlarik.
Otxandio da gure eskaintza, zuk aukeratu!!
Comentarios
Esta publicación actualmente no tiene comentarios.