ROSANA SEGI DANTZAN!!
Aspaldi ezagutu genuen Rosana, Luhartz taldeko laguna, euskal kultura jai eta dantza zalea. Axpeko jaietan Rosana beti giro saltsan murgilduta zebilen. Langile fina zen :- berak zeukan geldik egon ezina!!!
Barran tragoak ateratzen zein edalontziak garbitzen ere bizkorra zen. Dantzan, hizketan beti irrifartsu eta katxondeorako prest gure Rosana.
Nahiz eta Axpekoa izan odoletan zeraman Dima aldeko erraztua ondo markatua zeukan,.Kasta handiko emakumea, txikerra baina gogorra gure Rosana eta taldekoak behintzat horrela gogoratuko dugu beti.
Axpe eta Santixauko jaiak amaitzen zirenean, trastoak desmontatu, furgoneta kargatu eta ia inor ez zenean gelditzen plazan Rosana , Aitziber, Jon (Kanpanero)… eta beste hiruzpalau gelditzen ginen txisteak kontatzen.Bere gustukoena Rafak kontatzen zuena zen :“kristasol txistea”. Urtetik urtera barreak lehertuta gogoratzen zuen txiste hura eta urtetik urtera kontatu ere.
Zurekin pasatu dugun denbora guretzat aberazgarria izatea lortu dozu.Jai, afari, bazkari, dantzaldi, beti gogoan eukiko zaitugu Rosana.
Zauden lekuan ere jarraitu dantzan ederto egiten dozu ta!!! Guk zuretzat joko dugu.
Comentarios
Esta publicación actualmente no tiene comentarios.