menu Inicio
Blog

SAN FAUSTOAK DURANGON 2013

Rafa | octubre 10, 2013

ganador crtel

 

 

Aurten Durangoko jaietan joko du Luhartz taldeak, asteburu bietan, lehenengoa Ezkurdi plazan eta bigarrena txosna gunean Pinondon.

Eskertzekoa da bai udaletxea eta txosna guneko antolatzaileak gogoratu ahal izatea gutaz eta arrazoi horregatik esan nahiko genuke Luhartz taldekoak eskertuta gaudela.

Urte askotan jairik jai ibili da Luhartz taldea eta urte asko San Fausto jaietan gure herritik kanpo jo du Luhartz taldeak (Basauri, …) Lagun eta familia euren zapiekin Goienkaleko giroan utsi eta furgoneta hartuta beste herri batzuetan joten ibili da Luhartz taldea.

Aurten berriz pozaren pozaz dago Luhartz taldea, bere lagun eta familiarentzat joko baitu. Luhartz taldeak Durangon jotearen arrazoi bakarra zuek zarete. Zuek nahi duzuelako gu gure herriko plazan jotea, zuek zaretelako gurekin batera Euskal Herriko plazetan erromerietan  dantzan zaudetenak.

Durangoko jaietan jotzea guretzat,  Luhartz taldekoentzat,  oso pozgarria da, gure herria delako.  Post honen bidez eskerrak eman dizuegu gutaz gogoratzeagatik, eta euskal erromeriak Euskal Herriko plazetara eramateagatik. Gure kultura lau haizetara zabaldu beharra daukagu eta euskal musika aukera bikaina da jaietarako. Eskerrik asko zueri!!!

BITXIKERI BAT:

Jaien bereizgarri bat “Zezenak dira” izeneko sokamuturra da. Antzinatik, XVII. mendetik datorren ohitura da. Alde zaharreko hainbat txokotatik ibiltzen dira zezenak, eta abesti bat ere badauka sokamuturrak. Saltsazaleak izanagatik edo, durangarren artean kantu egile bat baino gehiago egon da. Hor dago De la Fuente anaien historia. Zilargileak ziren anai horiek, plateruak. XVIII. mende amaieran eta XIX. mende hasieran ezagun egin ziren bertso-egile, musikari, kantari eta dantzari ibiltzen zirelako. Gaztelatik etorritako mutilzaharrak euskaraz bizi ziren Durangon. Euren bertsoetako batean honakoa kantatzen zuten: “Ez diamante ez perla ez urregoriric / alegrantzija baño ez dago oberic”. Euren omenez hartu du izena herriko kafe antzokiak: Plateruena.

Pasaden urteko erromerian bikain ibili zineten bai…. Ez zarete gogotzen ala? Hemen daukazue pasaden urteko bideoa….Aurten hobeto ibiliko gara guk gure partez, Luhartz taldeak, ahal duen guztia jarriko du, eta zu bazatoz?

 

 

 

Escrito por Rafa

Comentarios

Esta publicación actualmente tiene 1 comentario.

  1. Coaching

    octubre 10, 2015, (8:38 pm)

    thank you so much!! i’ve been looking for sinothemg like this for a while 🙂 Im just not talented enough to do it myself 🙂 I have a question for you too-would it be against the rule if i downloaded and printed some off for the girls I visit teach! I promise to give the credit to you 🙂

Deja un comentario






play_arrow skip_previous skip_next volume_down
playlist_play