Blog

THE WAY WE WERE

THE WAY WE WERE

Aintzane Uria

26 martxoa, 2014

Iruzkinak barik

GURE ERROMERIETAN, SARRITAN, NAHIZ ETA MOTA ETA ESTILO ASKOTAKO MUSIKA JO EZ DAUKAGU AUKERARIK BESTE MUSIKA  ASKO JOTZEKO.

GURE MUSIKAREKIN EUSKAL HERRIKO PLAZAK BEROTZEKO NAHIAN, DANTZARAZI NAHIAN GAUDE ETA ASKOTAN MUSIKA KONKRETU BATZUK JOTZEAN BESTE BATZUK EZ DAUKATE TOKIRIK.

ARRAZOI HONEGATIK HURRENGO KANTA HAU AURKEZTU NAHI DIZUET :

“THE WAY WE WERE”, ERDERARA ITZULITA “TAL COMO ERAMOS”.

1973. URTEAN SORTUTAKO PELIKULA BATEN IZENBURUA DA ETA BERTAN BARBARA STREISAND ETA ROBERT REDFORD DIRA PROTAGONISTAK. AMODIOZKO PELIKULA BAT DA, MUNDU DESBERDINETAKO BIKOTE BATEN  AMODIOA KONTATZEN DIGUN PELIKULA. EUREN MUNDUAK ELKARTZEN DIRA BAINA HARREMAN HONEK EZIN DU AURRERA EGIN. 😥

Unknown

PELIKULAREN KANTA, “THE WAY WE WERE”, IZENBURU BERDINAREKIN ,  IZUGARRI ABESTEN DU BARBARA STREISANDEK BAINA GAUR BESTE ABESLARI BATETAZ HITZ EGIN NAHI DIZUET.AGIAN ASKOK EZAGUTUKO DUZUE BAINA NIRETZAT BERRIA IZAN DA.

BERA KERRY ELLIS DA ETA BERE LAGUNTZAILE FINAREKIN BRIAM MAY GITARRAJOLEA, BIKOTE EZIN HOBEA OSATZEN DUTE.

KERRY

KANTAK DION MODUAN: AUKERA IZANEZGERO BERDIN JOKATUKO GENUKE? MINARAZI DIGUTEN OROITZAPENAK AHAZTEA ERABAKI GENUEN BERAZ IRRIBARREAK GOGORATUKO DITUGU IZAN GINEN MODUKOAK GOGORATZEAN.

 

ANIMATZEN BAZARETE HEMEN USTEN DIZUET PARTITURA JO NAHI DUENARENTZAT  😆

barbra_streisand–the_way_we_were

 

2 Comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude