TRONPERRI EGUNA

Horrela direlako Tronperri taldeko dantzariak, eurek erabaki dute euren eguna ospatzea eta zergatik euki behar arrazoi zehatz bat??
Hainbeste urte buru belarri igaro ondoren euren alarde, erromeri eta ekitaldietan , zuekin eta danokin ospatu nahi dutelako Tronperri dantza taldeak sapatu arratsaldeko eguna. Tronperri dantza taldeak pasaden urtean bete zuen bere urteurrena eta aurten ere badauka zer ospatu!!!Dantzan murgilduta jarraitzen dutelako eta euskal kultura babesten eta defenditzen dutelako, bihar ospakizun galanta egongo da.
Zelan ospatu dantza talde batek bere eguna?? Ba euskal musika eta erromeriarekin noski!Bihar eurekin eta euren zaletasuna gustora badaukazu Plateruena Kafe Antzokian egongo gara arratsaldeko saioan 17:00ak aldera. Betiko moduan zuek dantza eta guk musika .
Gora euskal erromeria, Tronperri dantza taldea eta euskal dantzariak!!Zuek barik erromeria ezin hain bizirik mantendu!!!
Comentarios
Esta publicación actualmente no tiene comentarios.