ERREGE GAUA GAZETAN

Erregeak laster helduko dira eta Gazeta auzoan (Elorrio) errege gaba ospatuko dute urtero moduan.
Luhartz taldea urte asko izan da han bere musikarekin eta gau berezian partehartzen. Aurten ere igande honetan bertan izango da Luhartz taldea eta espero dugu zuek ere urterolez han egotea.
Gazeta auzoa askok ez duzue jakingo non dagoen ere ezta? ba adi!!!!:
Herritik Arrasateko bidea hartu eta herri irteeran ezkerrera. Aldatza igo eta igo eta igoooooo eta ….han egongo gara, txokoan, zuen zain.
Luhartz taldearen erromeria hasi aurretik afari ederra prestatzen digute txokoko bazkideak , musika eta dantza pixkat egin eta berakatz-sopa prest egoten da eta txokolate beroa ere. Horren hurrengo, beste ekitalditxo bat egin eta danok etxera Erregeak etorri baino arinago.
Urtea hasteko ezin plan ederragoa euskal erromeria eta giro umoretsua . Gau magiko horretan partehartzeko hurbildu zaitez Gazeta auzora, Luhartz euskal erromeriarekin urteari ongi etorria ematera.
Pare bat urte pasatu dira bideo hau egin genuenetik.Giro itzela sortu zan, gazetarrak jaiak antolatzen paregabekoak dira!!!!
Domekararte danori!!!!
Luhartz taldea
Aintzane Uria
enero 3, 2014, (5:15 pm)
Errege gaua da eta ez ahaztu Gazetara igo aurretik zapatak prest istea, badaezpada………..