menu Inicio
Blog

ERREGE GAUA GAZETAN

Rafa | enero 3, 2014

Erregeak laster helduko dira eta Gazeta auzoan (Elorrio) errege  gaba ospatuko dute urtero moduan.

Luhartz taldea urte asko izan da han bere musikarekin  eta gau berezian partehartzen. Aurten ere igande honetan bertan izango da Luhartz taldea eta espero dugu zuek ere urterolez han egotea.

Gazeta auzoa askok ez duzue jakingo non dagoen ere ezta? ba adi!!!!:

Herritik Arrasateko bidea hartu eta herri irteeran ezkerrera. Aldatza  igo eta igo eta igoooooo eta ….han egongo gara, txokoan, zuen zain.

Luhartz taldearen erromeria hasi aurretik afari ederra prestatzen digute txokoko bazkideak , musika eta dantza pixkat egin eta berakatz-sopa prest egoten da eta txokolate beroa ere. Horren hurrengo, beste ekitalditxo bat egin eta danok etxera Erregeak etorri baino arinago.

gazeta

Urtea hasteko ezin plan ederragoa euskal erromeria eta giro  umoretsua . Gau magiko horretan partehartzeko hurbildu zaitez Gazeta auzora, Luhartz euskal erromeriarekin urteari ongi etorria ematera.

 

Pare bat urte pasatu dira bideo hau egin genuenetik.Giro itzela sortu zan, gazetarrak jaiak antolatzen paregabekoak dira!!!!

Domekararte danori!!!!

Luhartz taldea

Escrito por Rafa

Comentarios

Esta publicación actualmente tiene 1 comentario.

Responder a Aintzane Uriacancel Cancelar






play_arrow skip_previous skip_next volume_down
playlist_play